Saint-Malo

Saint-Malo (galoz Saent-Malo eta bretainieraz: Sant-Maloù) Bretainiako ipar-ekialdean dagoen hiria da, Ille-et-Vilaine/Il-ha-Gwilen departamenduko handienetakoa. Bro Sant Malou lurralde historikoaren hiriburua ere bada.

44.620 biztanle zituen 2012an. Dena dela turistikoa izanik bere populazioa 200.000 biztanletara iristen da udan.

Historia Sorrera

Galoek sortu zuten K.a. I mendean eta ondoren erromatarra izan zen, Reginca edo Aletum izena hartu zuelarik. IV mendean saxoiek hartu zuten eta gotorlekua eraiki zuten estuarioa itsasoko piraten erasoetatik babesteko.

V eta VI mendeetan britoiak iritsi ziren eta San Aaron eta San Brendanek altxaturiko monasterioaren inguruan haziz joan zen hiria. Izena Saint Malo (edo Maclou) apaizak ematen dio, kondairaren arabera Brendani jarraiki Galesetik etorri zenak.

Kortsarioen hiria

Hiriak beti izan du izaera propioa eta 1590an independentzia aldarrikatu zuen "ez frantses, ez bretoi, malotarra baizik" leloa hartuz. 3 urtez izan zen errepublika independientea. XIX mendean pirata eta kortsarioen babesleku bihurtu zen eta hauek itsasontzi ingelesei zerga ezarri zien Mantxako kanala zeharkatzearen truke.

XX Mendea

Bigarren Mundu Gerran 1994ko abuztuaren amaieran amerikar eta britainiarren bonbaketek San Maloko alde zaharra erabat suntsitu zuten eta 1948 eta 1960 artean dena berreraiki zen.

1998an Europako babes politika ezartzeko bertan bildu ziren Frantzia eta Ingalaterrako ordezkariak.

Photographies by:
Statistics: Position
1465
Statistics: Rank
83722

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
143657928Click/tap this sequence: 1567
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Saint-Malo ?

Booking.com
494.355 visits in total, 9.222 Points of interest, 405 Destinations, 124 visits today.