San Francisco

( San Frantzisko (Kalifornia) )

San Frantzisko (ingelesez: City and County of San Francisco) Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko hiri eta konderria da, Kalifornia estatuko erdi-mendebaldean, San Frantziskoko badia eta Ozeano Barearen arteko penintsula batean dagoena. Kaliforniako laugarren hiririk jendetsuena da, Los Angeles, San Diego eta San Joseren atzean; 2013an, hiriak 837.442 biztanle zituen, baina metropoli eremuak 4,5 milioi biztanle ditu eta San Jose-San Frantzisko-Oakland eremuak, 8,5 milioi inguru.

Ehunka film eta telesail grabatu dira San Frantziskoko kaleetan, eta munduko zubirik ospetsuenetako bat dago bertan, Golden Gate zubi gorrixka. San Frantziskoko auzo famatuenek ezaugarri eta pertsonalitate bereziak dituzte eta hauetan kultura aniztasuna arnasten da. Haight Ashbury auzoan hippie mugimendua sortu zen; Chinatown auzoan, Asiatik kanpoko komunitate txinatarrik handiena eta Estatu Batuetako zaharrena biltzen da; Castro auzoa, berriz, historia...Irakurri gehiago

San Frantzisko (ingelesez: City and County of San Francisco) Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko hiri eta konderria da, Kalifornia estatuko erdi-mendebaldean, San Frantziskoko badia eta Ozeano Barearen arteko penintsula batean dagoena. Kaliforniako laugarren hiririk jendetsuena da, Los Angeles, San Diego eta San Joseren atzean; 2013an, hiriak 837.442 biztanle zituen, baina metropoli eremuak 4,5 milioi biztanle ditu eta San Jose-San Frantzisko-Oakland eremuak, 8,5 milioi inguru.

Ehunka film eta telesail grabatu dira San Frantziskoko kaleetan, eta munduko zubirik ospetsuenetako bat dago bertan, Golden Gate zubi gorrixka. San Frantziskoko auzo famatuenek ezaugarri eta pertsonalitate bereziak dituzte eta hauetan kultura aniztasuna arnasten da. Haight Ashbury auzoan hippie mugimendua sortu zen; Chinatown auzoan, Asiatik kanpoko komunitate txinatarrik handiena eta Estatu Batuetako zaharrena biltzen da; Castro auzoa, berriz, historiako lehen gay auzoa da eta bertan sortu zuten ostadarraren bandera ezaguna.

Jatorri mexikarreko Lowriderra kultura mugimendu adierazgarria hemen sortu zen. Auto zaharrak aldatu eta moldatu egiten dituzte.

San Frantziskoko badiaren erdian Alcatrazeko kartzela aski ezaguna dago. AEBko kartzelarik seguruena izan zena 1934an eraiki eta 1963 itxi zuten.

Historia Duela 10.000-20.000 urte, ohlone herria San Frantziskoko badiaren inguruan finkatu zen. Ehiztari eta biltzaile nomadak ziren, eta 40 tribu baino gehiagotan banaturik zeuden[1]. 1542an Juan Rodríguez Cabrillok San Frantziskoko itsasaldetik gertu nabigatu zuen. 1579an, Francis Drake Drake badian lehorreratu eta lurraldeaz jabetu zen Ingalaterrako erreginaren izenean. Bertan sei astez izan zen arren, ez zuen ikusi San Frantzisko badiako sarrera, laino handia zegoelako, ziur asko. Izan ere, Golden Gate ezezaguna izan zen europarrentzat, 1769ko azaroaren 2an Gaspar de Portolà buru zuen espedizioko esploratzaile batzuek aurkitu zuten arte[2]. 1776ko martxoaren 27an, Juan Bautista Anzak Sonoratik lehorrez iritsi eta San Frantziskoko presidioa eraikitzeko leku egokia hautatu zuen[1]. Urte bereko ekainaren 29an, Francisco Palóu eta Benito Cambón frantziskotarrek Dolores Misioa, Asisko Frantziskoren Misioa ere deitua, sortu zuten, Junípero Serraren administraziopean. Dolores Misioko elizak oraindik dirau eta hiriko eraikinik zaharrena da[3][4]. XIX. mendearen hasieran, Bostongo itsasontziak Kaliforniako itsasaldeko espainiar herri eta misioak bisitatzen hasi ziren. Kastore eta igaraba larruak, bilgorra eta bertatiar zein kolonoek erabiltzen zituzten gaiak trukatzen aritzen ziren. 1820ko hamarkadan estatubatuar lakio-jartzaileak ekialdetik iristen hasi ziren[5]. 1821ean Kalifornia Espainiatik independizatu eta Mexikoren menpe geratu zen. Handik aurrera misioen gainbehera hasi zen eta haien lurrak pribatizatu ziren. 1835ean William Richardsonek Yerba Buenako lehenbiziko etxebizitza partikularra eraiki zuen, Dolores Misiotik gertu[5]. Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuen arteko gerraren ostean, 1848. urteko Guadalupe-Hidalgo hitzarmenaren ondorioz, Kalifornia Estatu Batuen menpe geratu zen; Yerba Buenari San Frantzisko izena eman zioten[6]. 1848-1856 urteetako Kaliforniako urre sukarrak urre bilatzaile asko erakarri zituen eta herria erabat aldatu zen: 1848ko urtarrilean, 1.000 biztanle izatetik 1849ko abenduan 25.000 izatera igaro zen[7]. 1873an University of California San Francisco (UCSF) hiriko unibertsitate nagusia sortu zuten. 1900. urtean, Estatu Batuetako hamargarren hiri jendetsuena zen, baina 1906ko apirilaren 18an, 7,9 graduko magnitudeko lurrikara batek eta ondorengo suteek guztiz suntsitu zuten. 3.000 pertsona inguru hil ziren horren ondorioz. Berriro eraiki ondoren eta 1914an Panamako ubidea zabaldutakoan, ekonomia oparotasun handia izan zuen[8]. 1934ko abuztuan, Alcatrazeko uhartea erabiltzen presondegi moduan hasi ziren. 1937ko maiatzaren 27an, Golden Gate zubia inauguratu zuten. 1951ko irailaren 8an, San Frantziskoko hitzarmena sinatu zuten 49 herrialdek, Japoniarekin bakea egiteko. 1963ko martxoaren 21ean, Alcatraz espetxea betiko itxi zuten. 1967ko udan, The Summer of Love jaialdi hippya egin zuten hirian. 1975ean, homosexual ugari The Castro izeneko auzora bizitzera aldatzen hasi ziren. 1989ko urriaren 17an Loma Prieta izeneko lurrikarak hiria kaltetu zuen.↑ a b San Francisco Historical Timeline Sfgov.orgK. MALDETTO: The Discovery of San Francisco Bay (1542-1769) Foundsf.orgA Timeline of San Francisco History Zpub.comMission San Francisco de Asís (Mission Dolores) Missiontour.org ↑ a b From the 1820s to the Gold Rush The Museum of the City of San Francisco. Sfmuseum.orgLur entziklopedietatik hartua.San Francisco Gold Rush Sf-info.orgLur entziklopedietatik hartua.
Photographies by:
Statistics: Position
3381
Statistics: Rank
33693

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
831457629Click/tap this sequence: 4295
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near San Frantzisko (Kalifornia) ?

Booking.com
491.007 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 48 visits today.