鳥居 ( Torii )

Torii (japonieraz: 鳥居) izena du Japoniako santutegi xintoisten sarrerako japoniar usadiozko arkua; eremu sakratua eta profanoa banatzen ditu. Bi zutabez osatuta dago, goialdean habe horizotal batez lotuta. Sarritan gorriz edo gorriminez pintatuta daude eta zutabeen gainean gorantz kurbatuta dagoen buru bat izaten du. Tradizioz toriiak zurezkoak edo harrizkoak ziren baina azkenaldian altzairuzkoak eta altzairu herdoilgaitzezkoak egiten hasi dira.

Tori (txoria) eta bere amaiera, i (tokia). Txorientzako leku bat izango litzateke. Erlijio sintoistan, txoriak, ispirituen mezularitzat hartzen dira (Kami). Toriiak oparotasun, fede, itxaropen eta zorte onaren ikurrak dira. Bestalde, espiritu negatiboak urruntzen dituzte.

1945eko Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa atomikoetan, milaka pertsona hil ziren hedatze-uhinaren astinduaren ondorioz, eta beste askok erradiazioak eragindako arazoengatik. Hondamen izugarria izan zen, historian aurrekaririk izan ez duten bi hiriak astindu zituena. Deigarria da toriiak, ispiritualaren eta sinboloen ate gisak, ez zirela hautsi ez erori.

Bonba nuklearrak leherrarazi zituztenetik, astindua jasan zuten torii batzuen irudiak, bizirik atera zirenen itxaropen ispirituaren zati izan ziren, horietako batzuk, hondamenditik bake eta itxaropen ikur bezala kontserbatuz.

Gainera, 2011ko martxoaren 11n Japonia astindu zuen tsunamia egon zen. 15.893 hildako, 2.556 desagertu, 6.152 zauritu eta aurrekaririk gabeko suntsiketa bat eragin zituen. Japoniako toriien misterioa Tsunamiaren ondoren sortzen hasi zen, Bigarren Mundu Gerrako irudiak 2011ko martxokoekin alderatuz eta aztertuz. Toriiak, askatutako indarkeriari aurre eginez ikusarazi ziren, erresistentzia eta itxaropenaren ikur bihurtuz.

Destinations