Yosemite National Park

( Yosemite Parke Nazionala )

Yosemite Parke Nazionala San Frantzisko hiritik 320 km ekialderago dagoen parke nazional bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatukoa.

Zabalera 3.081 km² ingurukoa da eta Sierra Nevadako mendikatearen ekialdeko magalean dago. Urtero 3 milioi lagunek baino gehiagok bisitatzen dute, eta haietako gehienak Yosemite haraneko zatian baizik ez dira ibiltzen. 1984an parkea gizateriaren ondare izendatu zuten, eta nazioartean ongi irabazia du ospea, bere granitozko amildegiengatik, ur-jauziengatik, kristalantzeko ibaiengatik, sekuoia erraldoizko basoengatik eta aniztasun biologiko handiarengatik (parkeko eremuaren % 95 inguru gune basati izendatuta dago). Estatu Batuetako gobernu federalak ezarri zuen lehendabiziko parke nazionala izan zen, eta hainbat pertsonaren lanarekin (hala nola John Muir) parke nazionalen ideia garatzeko eredu argia bilakatu zen.

Yosemite Sierra Nevadako habitat edo bizileku handi eta zatikat...Irakurri gehiago

Yosemite Parke Nazionala San Frantzisko hiritik 320 km ekialderago dagoen parke nazional bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatukoa.

Zabalera 3.081 km² ingurukoa da eta Sierra Nevadako mendikatearen ekialdeko magalean dago. Urtero 3 milioi lagunek baino gehiagok bisitatzen dute, eta haietako gehienak Yosemite haraneko zatian baizik ez dira ibiltzen. 1984an parkea gizateriaren ondare izendatu zuten, eta nazioartean ongi irabazia du ospea, bere granitozko amildegiengatik, ur-jauziengatik, kristalantzeko ibaiengatik, sekuoia erraldoizko basoengatik eta aniztasun biologiko handiarengatik (parkeko eremuaren % 95 inguru gune basati izendatuta dago). Estatu Batuetako gobernu federalak ezarri zuen lehendabiziko parke nazionala izan zen, eta hainbat pertsonaren lanarekin (hala nola John Muir) parke nazionalen ideia garatzeko eredu argia bilakatu zen.

Yosemite Sierra Nevadako habitat edo bizileku handi eta zatikatuenetakoa da eta landare nahiz animalia aniztasun handia du. Parkea itsas mailatik 600-4.000 metro bitarteko garaieran dago, eta bost landaredi eremu nagusi ditu: haritzen basogunea, behe-mendiko landaredia, goi-mendiko landaredia, landaredi behe-alpinoa eta landaredi alpinoa. Kaliforniako 7.000 landare espezieen erdiak Sierra Nevadan bizi dira, eta % 20 baino gehiago, Yosemite parkearen barnean.

Geologiaren aldetik, granitozko arrokak dira eta arroka zaharragoen arrastoak ditu bereizgarri. Orain dela 10 milioi urte inguru, Sierra Nevada goratu egin zen, eta ondoren alborantz mugitu. Halaxe eratu ziren mendebaldeko magal leun samarrak eta ekialdeko magal malkartsuagoak. Goratzeak ibai eta erreken isurien malda handitu zuenez, haitzarte mehar eta sakonak eratu ziren. Duela milioi bat urte, gutxi gorabehera, elurra eta izotza metatu ziren eta, halaxe, zelai alpino garaienetan, glaziarrak sortu ziren. Glaziar haiek 1.200 metro lodi izatera iritsi ziren; eta, maldan behera zorua higatuz, U itxurako haranak ebaki eta landu zituzten. Gaur egun, bisitari kopuru handia du, U itxurako haranek eratutako paisaia ederrek erakarriak.


Historia Ahwahneechee indiarrak eta Mariposako Gerra
 
Mariposa konderriko indiarren akanpalekua, Kaliforniako Yosemite haranean. Egilea: Albert Bierstadt
 
1872ko Paiute ospakizuna, Yosemite Lodgeko txoko arrunt batean

Arkeologia aurkikuntzek diotenez, Yosemite harana gizakien bizileku izan da 3.000 bat urtez; hala ere, lehenengo bisitariak beharbada duela 8.000 – 10.000 urte iritsiko ziren.[1] Bertako biztanleak ahwahneechee zeritzoten beren buruari, hau da, «Ahwahneeko biztanleak».[2]

XIX. mendean izandako Kaliforniako Urrearen Sukarrak jende zuriaren presentzia nabarmen areagotu zuen. 1851. urtean, Mariposako Gerran, Estatu Batuetako Gudarosteko maiorra zen Jim Savagek bere Mariposa Batailoia Yosemite haranaren mendebaldera gidatu zuen, Chief Tenaya buruzagiaren agintepean zeuden 200 ahwahneecheen taldea harrapatzeko asmoz.[3] Batailoi haren barneraldia izan zen gizon zuriak haran hartan eginiko lehendabiziko sartze egiaztatua. Savagen talde erasotzaile hartako kide zen Lafayette Bunnell, konpainiako sendagilea, eta geroago haran horrek beregan piztu zituen zirrara edo eraginak idatziko zituen bere The Discovery of the Yosemite liburuan. Bunnell izan bide zen Tenaya Buruzagiarekin izan zituen elkarrizketetaz baliatuz haranaren izena eta aipamen idatzia jaso zuen lehena. Bunellek idatzi zuenez, Tenaya Buruzagia Ah-wah-nee-ko Pai-Ute koloniaren fundatzailea zen.[4] Miwoks indiarrek (bai eta kolono zuri gehienek ere) ahwahneechee taldekoak bereziki oldarkor eta arriskutsutzat zeuzkaten, eta euren arteko mugen inguruko borrokaldiak ugariak izaten ziren. Yosemite hitza miwork hizkuntzako yohhe'meti izenenetik dator eta «hiltzaileak dira» esan nahi du.[5] Batailoiko kideen gutun eta artikuluek harana eta haren inguruneko eremuaren berehalako ospe eta entzutea piztu zituzten.

Tenaya eta gainerako ahwahneecheetarrak berehalakoan atzeman zituzten, eta haien herrixkak erabat suntsitu; Fresnotik hurbil dagoen indiar erreserbara mugitzera behartu zituzten. Geroago ahwahneecheetar batzuei haranera itzultzea baimendu zitzaien, baina 1852ko udaberrian zortzi urre meatzariren aurkako erasoaldiaren ostean indiar haiek arazoak izan zituzten.[6] Talde hark ekialdean dagoen Mono Lakera ihes egin zuen, eta hango mono tribukoen artean babestu ziren; baina beren babesleen zaldi batzuk lapurtu ondoren 1853an mono paiute tribukoek ahwahneecheetarrei arrastoa jarraitu eta hil egin zituzten, baina Tenaya buruzagia ere. Bizirik atera zirenak Mono Lakera itzuli ziren eta han Mono Lakeko paiute tribuarekin nahasi ziren. Gaur egun, kokagune horretan berreraikitako Indian Village of Ahwahnee herrixka dago, Yosemiteko Museoaren atzealdean.

Broom icon.svg 
Hemendik aurrera, artikulu honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu.
Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. Lehendabiziko turistak

1855an James Mason Hutchings abenturazale lehiatsuak, Thomas Ayres margolariak eta beste bi abenturazalek barneraldi bat egin zuten eremu honetan, honela haraneko lehendabiziko turistak bilakatu zirelarik. Hutchingsek bizipen honi buruzko artikulu eta liburu ugari idatzi zituen eta gerora baita gune honetara zenbait txango egin ere. Ayresen margoak bertako zenbait kokaleku eta paisaien lehendabiziko irudiak izan ziren. Charles Leander Weed argazkilariak berriz 1859an Haranaren lehendabiziko argazkia egin zuen. Beranduagoko argazkilarien artean Ansel Adams dago.

Orain parkearen hego-mendebaldeko zati den Wawona lehen indiarren akanpalekua zen. 1857an Galen Clark kolonoak Wanonan dagoen Mariposa Groveko Giant Sequoia eriden zuen. Etxola soil batzuk eraiki ziren, bai eta eremu hortara iristeko zenbait bide ere. 1879an Groveko gunea bisitatu nahi zuten turistei zerbitzu bat eskaintzeko asmoz, Wawona Hotela eraiki zen. Turismoa handituz zihoan neurrian, bide eta hotelak ere gehituz joan ziren.

Yosemite Grant
 
John Muirren argazkia

Eremu honek pizten zituen irrika eta interes komertzialak zirela eta, zenbait hiritar nabarmenek, hala nola Galen Clarkek eta John Conness senatariak, gunea babestearen alde egin zuten. 1864ko Ekainaren 30an Parkea sortzeko lege proiektuak Estatu Batuetako Kongresuaren onarpena eta Abraham Lincoln Presidentearen sinadura jaso zituen: honela Yosemite Grant eremua sortu zen. Hau izango zen AEBetako Gobernu Federalak babesgune eta gozamen publikorako etorkizuneko parkea sortzeko lehendabiziko hurratsa, eta era berean ekintza hau izango zen 1872an munduko lehen parke naturala zen Yellowstone Parke Nazionala sortzeko oinarritzat hartu zen aurrekaria.[7] Yosemite Valley eta Mariposa Grove kokaguneak Kaliforniako herriari Estatu Parke gisa laga zitzaizkion eta bi urte beranduago komisari kontseilu bat izendatua izan zen.

Kontseiluak Galen Clark izendatu zuen Yosemite Granteko lehendabiziko zaintzaile, baina ez Clarkek eta ez Kontseiluak (Hutchings barne zela) ez zuten Homestead Act delakoa eragozteko gaitasunik izan (lege berri haren bidez, Estatu Batuetako gobernuak herrialde hartako zenbait gunetako lurralde zatiak kolonei eskaintzen zizkien). Lege hau ez zen 1875. urte aurretik argitaratu gabe egon zen eta ordurako eremu honetan kolonei eskainiriko lur sailak jadanik ezeztatu edo baliogabetuak zeuden. 1880an Clark eta orduan agintean zeuden komisarioak kaleratuak izan ziren, euren ordez Hutchings bilakatu zen parke zaintzaile berria.

Parkearen lehendabiziko hastapen urteetan turistentzako sarbideak eta Yosemite Haraneko bizi baldintzak hobetzeari ekin zitzaion. Turismoa modu nabarmenean handitu zen ziren. 1869an First Transcontinental Railroad trenbidea erabat amaitu ostean turismoa modu nabarmenean handitu zen baina halere Yosemiteko eremura joateko zaldiz egin behar zen ibilaldia oraindik deserosoa eta atzeraka botatzen zuen horietakoa zen. 1870. hamarkada erdialdera Haranera ailegatzen ziren bisitari kopuru gero eta handiagoari erantzun egokia eman nahian hiru zaldi gurdi edo diligentzia eraiki ziren.

Jaiotzez eskoziarra zen John Muirrek eremu hau ospetsu bilakatuko zuten artikuluak idatzi zituen, eta ondorioz berehala Yosemiteri buruzko interes zientifikoak gorantz egin zuen. Muir izan zen Yosemiteko Lur Eraketak Glaziar Alpino Handien ondorioz sortu zirelako teoria aipatu zuen lehendabizikoa, era berean Josiah Whitney eta beste zenbait zientzialariren etorrera saihestu zuen, Whitneyk Muir amateurtzat hartzen baitzuen.[8] Muirrek eremu honetako biologiari buruzko artikuluak idatzi zituen.

Gunea babesteko ahaleginen areagotzea
 
Fallen Monarch eta F Troop, AEBetako 6. Zalduneria Yosemiteko naturgunean. 1899ko argazkia
Yosemiteko Parke Nazionala1
World Heritage Logo global.svg  UNESCOren gizateriaren ondarea Yosemite National Park Map.png 

Yosemite Parke Nazionalaren mapa.

Mota Naturala Irizpideak vii, viii Erreferentzia 308 Kokalekua   AEB Eskualdea2 Ipar Amerika Izen ematea 1984 (VIII. bilkura) 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Yosemite Haraneko larre eta zelaiak abereentzako bazka gisa erabiltzeko gehiegizko ustiaketak (bereziki ardiak), sekuoia erraldoiaren mozketak eta beste zenbait kaltek Muir babes gehiagoren aldeko jarrera hartzera bultzarazi zuten. John Muirrek bisitari edo gonbidatu nabarmen ugari konbentzitu zituen eremua babes federalpean jartzeko garrantziaren aldeko apustua egin zezaten; hauetako gonbidatu bat Century Magazine aldizkariko argitaratzailea zen Robert Underwood Johnson izan zen. 1890ko Urriaren 1an Yosemiteko Parke Nazionala sortu zedin Muir eta Johnson elkarkidetu egin ziren.[9] Hala eta guztiz ere Kaliforniako Estatuak Yosemiteko Harana eta Grovearen gain zuen kontrolari eutsi zion. Muirrek Yosemiteko Goi Mendietan oraindik egiten zen abere bazka ematearen aurkako jarreran bertako ofizialak konbentzitzen asko ahalegindu zen.

1891ko Maiatzaren 19rako sortu berria zen parke nazionala Estatu Batuetako Gudarosteko Zalduneriako 4. Errejimentuaren jurisdikziopean ezarri zuten, azken honek bere akanpalekua Wawonak kokatu zuelarik. 1890ko hamarkadaren azken aldera, ardien bazka ematea dagoeneko arazo izaten utzi zuen eta Estatu Batuar Armadak beste hainbat hobekuntza lortzeari ekin zion. Halere Zalduneriak ezin izan zuen Yosemite Harana edo Groveko bizi baldintzen txartzearen aurka laguntzeko esku hartzerik egin ahal izan.

Muir eta bere Sierra Club elkarteak betiere elkarlanaren bidez gobernuak eta garai hartan eragin handia zuten jendeak Yosemiteko Parke Nazional bateratu baten aldeko jarrera har zezaten biziki ahalegindu ziren. 1903ko maiatzean Theodore Roosevelt presidenteak eta John Muirrek Glacier Pointetik hurbil hiru egunez akanpatu zuten. Bidaldi honetan zehar Muirrek Yosemiteko Harana eta Grovearen kontrola Kaliforniako Estatutik Gobernu Federalera itzuli zedin Roosevelt konbentzitzea lortu zuen. 1906an Theodore Rooseveltek azken hau egi bilakatu zuen lege-proiektua sinatu zuen.

Parke Nazionaleko Zerbitzua

1916an Parke Nazionalen Zerbitzua osatu zen eta Yosemiteko Parke Nazionala jurisdikzio agentzi horretara besteganatu edo transferitu zen. 1916an Tuolumne Meadows Lodge, Tioga Pass Road, eta Tenaya eta Merced lakuetako inguruko lursailak ere parke nazionalaren gunea osatzera igaro ziren.[10] Parkera urtaro guztietan irekia egoten zen errepidea eraiki ondoren ibilgailuen kopurua pixkanaka-pixkanaka ugaritzen joan zen. 1926an Ansel Franklin Hallen eginahalei esker Yosemiteko Museoa eratu zen.[11]

 
Hetch Hetchy Valleyko uharkaren eraikitzea.

1903an parkearen iparraldeko zatian uharka bat egitea proposatu izan zen. Hetch Hetchy Valleyen kokatuko omen zen eta San Frantzisko hiriari behar adinako ur eta indar hidroelektrikoz hornituko omen zuen. Muir eta bere Sierra Clubeko preserbatzaileak berehala jarri ziren proiektuaren aurka; Gifford Pinchotek eta beste zenbait kontserbazionistek, berriz, proiektua aldeztu zuten. 1913an AEBetako Kongresuak Raker Act delako agiriaren bitartez O'Shaughnessy Dam uharka eraikitzeari baiezkoa eman zion.[12]

Orain dela ez hainbeste, preserbazionistek 2,742 km² edo parkearen % 89 izango lukeen Yosemite Basatia edo Yosemite Wilderness —erabateko babesa duen gune basatia— eremua sortzeko Kongresua limurtzeko saiakeran zeuden.[13] Parkeko Zerbitzua parkea bisitatzeko ezaugarri artifizial erakargarri gutxituz joan da, adibidez, Firefall delakoa, gauez Glacier Pointetik gertu zegoen muino batetik gori-gori eta sugarretan zeuden gauzen bulkatze edo amiltzeak. Udako hilabeteetan Yosemiteko Haranean sortzen diren trafiko etenak ere kezka berria bihurtzen ari dira. Ostatuan edo kanpalekuan izen emanak ez dauden ibilgailuen udako hilabeteetako sarrera eragoztea ere ikertu da; horren bidez, haranera doazen udako bisitarientzako bus, bizikleta eta oinezko sistema erabilgarri ipin liteke.

Hetch Hetchy Reservoir inguruneko gaur egungo ikuspegia 
Hetch Hetchy Reservoir inguruneko gaur egungo ikuspegia
Ostatu eta emakidadunak
 
Wawona Hotel ostatua

Parkearen lehendabiziko urteetan erakunde publikoek hainbat ostatu eta baliabide ezarri zituzten, besteak beste Wawona Hotel, Yosemite Park Lodge eta Camp Curry, azken hau Yosemiteko Haranean kokatzen den hamar etxoletako akanpalekua. 1925an, sortu berri ziren baliabide horiek ongi eta tentuz ustiatzeko Yosemite Park & Curry Company erakundea osatu zen. Parkearen Zerbitzua handituz joan hala osatu berria zen erakunde honek Yosemiteko ostatu, jatetxe eta denden ustiaketaren erabateko eskubideak jaso zituen. Bi urte beranduago, erakundeak Ahwahneeko bere ostatu berriaren solairuartean egoitza hartu zuten. Yosemite Park and Curry Company erakundeak zetozen 50 urtetarako parkeko ustiaketa eskubideak jaso zituen, halere 1970an United States Natural Resourcesek (USNR) erakundea erosi egin zuen eta urte pare batean ostean MCAk berrerosi zuen, azken hau Universal Studiosekin elkarlanean ibili ohi zelarik. Jabe aldaketa hauek ematen ziren bitartean, Curry Companyren izendapenak bertan jarraitu zuen. 1993an Matsushita erakundeak MCA bereganatu zuen. Barne Idazkaria zen Manuel Lujanek AEBetako parke nazionaleko eskubideak japoniar etxe bati utziaraztearen aurkako jarrera erakutsi zuen, horregatik bere parkearen ustiaketa eskubideen aurkako proiektu federalaren onarpena saihestu nahian, Matsushitak bere ustiaketa eskubideak saltzeari burubelarri ekin zion eta honela azkenik eskubide hauen jabetzak gobernu federalaren eskuetan amaitu zuen, Yosemite Park and Curry Co. behin betiko alboratu zelarik. Gaur egun parkearen ustiaketa eskubideak Delaware North Companies "Parks and Resorts" edo "Parke eta Baliabideak" erakundeak ditu (DNC Parks and Resorts at Yosemite, Inc. erakundearen izendapen ofiziala da).

(Ingelesez) National Park Service: Yosemite: Official National Park Service Handbook, National Park Service, Washington DC, 1989.(Ingelesez) Alfred RUNTE: Yosemite: The Embattled Wilderness, University of Nebraska Press, 1990, ISBN 0-8032-3894-0 (ikus 1. kapitulua).(Ingelesez) Harris, Geology of the National Parks (5th ed.), p. 326. (Ingelesez) Bunnell, Lafayette H.. (1892). «Chapter 17» Discovery of the Yosemite and the Indian War of 1851 Which Led to That Event. F.H. Revell (Noiz kontsultatua: 2007-01-27). ISBN 0-939666-58-8. (Ingelesez) Anderson, Daniel E.. (2005). Origin of the Word Yosemite. The Yosemite Web (Noiz kontsultatua: 2007-01-27).(Ingelesez) Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 46. (Ingelesez) History & Culture. United States National Park Service: Yosemite National Park (Noiz kontsultatua: 2007-01-27).(Ingelesez) Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 49.(Ingelesez) Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 50.(Ingelesez) Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 52.(Ingelesez) National Park Service, Yosemite: Official National Park Handbook, p. 117.(Ingelesez) Schaffer, Yosemite National Park (4th ed.), p. 51. (Ingelesez) 98th U.S. Congress. (1994). (PDF) PUBLIC LAW. 98-425. (Noiz kontsultatua: 2007-01-09).
Photographies by:
Statistics: Position
94
Statistics: Rank
475254

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
637251849Click/tap this sequence: 7941

Google street view

Where can you sleep near Yosemite Parke Nazionala ?

Booking.com
490.984 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 66 visits today.