Barcelona
BartzelonaContext of Bartzelona
Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusia da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).
Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren eragin-eremua harago heltzen da, 4.268 km²-ko eta 5.327.872 biztanledun eremu handiago batera, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.
Bartzelona nazioarteko ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Ho...Irakurri gehiago
Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusia da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).
Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren eragin-eremua harago heltzen da, 4.268 km²-ko eta 5.327.872 biztanledun eremu handiago batera, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.
Bartzelona nazioarteko ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Horietatik garrantzitsuenak 1888 eta 1929ko Erakusketa Unibertsalak eta 1992ko Olinpiar Jokoak izan ziren. Horrez gain, 2004an Kulturen Forum Unibertsala edo "Fòrum de les Cultures" ekitaldi erraldoia gauzatu zuten Kataluniako hiriburuan.