Context of Bartzelona

Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusia da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).

Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren eragin-eremua harago heltzen da, 4.268 km²-ko eta 5.327.872 biztanledun eremu handiago batera, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.

Bartzelona nazioarteko ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Ho...Irakurri gehiago

Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusia da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).

Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren eragin-eremua harago heltzen da, 4.268 km²-ko eta 5.327.872 biztanledun eremu handiago batera, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.

Bartzelona nazioarteko ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Horietatik garrantzitsuenak 1888 eta 1929ko Erakusketa Unibertsalak eta 1992ko Olinpiar Jokoak izan ziren. Horrez gain, 2004an Kulturen Forum Unibertsala edo "Fòrum de les Cultures" ekitaldi erraldoia gauzatu zuten Kataluniako hiriburuan.

Phrasebook

Bi
Dos
Hiru
Tres
Lau
Quatre
Bost
Cinc
Sei
Sis
Zazpi
Set
Zortzi
Vuit
Bederatzi
Nou
Hamar
Deu
Ura
Aigua
Laguntza!
Ajuda!
Edan
Beure

Where can you sleep near Bartzelona ?

Booking.com
492.951 visits in total, 9.215 Points of interest, 405 Destinations, 21 visits today.