Context of Islandia

Islandia (islandieraz: Ísland, ˈistlant ahoskatua), ofizialki Islandiako Errepublika (islandieraz: Lýðveldið Ísland), Europako ipar-mendebaldeko uharte-estatu bat da, eskandinaviar historia eta kulturakoa. Iparraldeko Ozeano Atlantikoan dago, Norvegia, Groenlandia, Britainia Handia eta Faroe Uharteen artean.

Ipar Atlantikoko hausturan egonik, Islandiak sumendi eta geiser aktibitate handia du. Golkoko itsaslasterraren eraginez, latitudeagatik izan zezakeen klima hotza leundu egiten da eta, bereziki kostaldean, giza bizitzarako egokiagoa da.

1262an Norvegiaren menpeko lurralde bihurtu zen. 1380an, Norvegia, Suedia eta Danimarkak osatutako Kalmarko Batasuna elkartean sartu zuten. Napoleonen gerren ondoren, Danimarkaren menpe geratu zen. 1944an lortu zuen independentzia. Ordutik ...Irakurri gehiago

Islandia (islandieraz: Ísland, ˈistlant ahoskatua), ofizialki Islandiako Errepublika (islandieraz: Lýðveldið Ísland), Europako ipar-mendebaldeko uharte-estatu bat da, eskandinaviar historia eta kulturakoa. Iparraldeko Ozeano Atlantikoan dago, Norvegia, Groenlandia, Britainia Handia eta Faroe Uharteen artean.

Ipar Atlantikoko hausturan egonik, Islandiak sumendi eta geiser aktibitate handia du. Golkoko itsaslasterraren eraginez, latitudeagatik izan zezakeen klima hotza leundu egiten da eta, bereziki kostaldean, giza bizitzarako egokiagoa da.

1262an Norvegiaren menpeko lurralde bihurtu zen. 1380an, Norvegia, Suedia eta Danimarkak osatutako Kalmarko Batasuna elkartean sartu zuten. Napoleonen gerren ondoren, Danimarkaren menpe geratu zen. 1944an lortu zuen independentzia. Ordutik aurrera bere ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira, harik eta gaur egunean BPGari dagokionez munduko bosgarren herrialdea eta giza garapenari dagokionez bigarrena izateraino. Egoera horrek 2008ra arte iraun zuen, finantza krisiak gogor kolpatu baitzuen.

Merkatu askea da, gehienbat zerbitzuetan, arrantzan, finantzetan eta industrian oinarritua. Turismoak gero eta indar handiagoa du, bereziki bertako paisaia ikusgarriak erakarritako jendea joan ohi da. Besteak beste, NBEko, NATOko, EFTAko, EEAko eta ELGAko kidea da. EBrekin harreman ekonomiko estuak izan arren ez da Batasuneko kide.

More about Islandia

Basic information
  • Currency Islandiar koroa
  • Calling code +354
  • Internet domain .is
  • Speed limit 90
  • Mains voltage 230V/50Hz
  • Democracy index 9.37
Population, Area & Driving side
  • Population 376248
  • Area 103004
  • Driving side right

Where can you sleep near Islandia ?

Booking.com
490.135 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 10 visits today.