Reykjavik Islandiako hiriburu eta hiri handiena da. Gainera Mundu osoko iparraldeen dagoen hiriburua da. Islandiako hego-mendebaldean kokaturik dago Faxaflói badian. 118.000 biztanle baino gehiago ditu eta estatuko ekonomia eta gobernuaren erdigune da hiria. Gaur egun herrialdean bizi den biztanleriaren bi heren baino gehiago Reykjavik eta inguruko gune metropolitarrean bizi da.


Reykjavik hiria sortu zutenean, berehala, uharteko komertzio, populazio eta gobernuko aktibitateen erdigunea bilakatu zen. Gainera gaur egun Islandiako Unibertsitatea eta uharteko aktibitate ia denak bertan gauzatzen dira.

Gaur egun, Reykjavik Eskualdeak 200.000 biztanle ditu hiriburua eta inguruko metropoliaren biztanleria batuz. Modernizatutako herrialde baten hiriburua da, eta beharrezko zerbitzuez guztiz hornituta dago. Bere kokapenagatik, neguan bakarrik 4 orduko argia dago eta udan aldiz, ez da eguzkia ezkutatzen ia. Azkenengo urteetan biztanleria asko hazi da eta inguruneko i...Irakurri gehiago

Reykjavik Islandiako hiriburu eta hiri handiena da. Gainera Mundu osoko iparraldeen dagoen hiriburua da. Islandiako hego-mendebaldean kokaturik dago Faxaflói badian. 118.000 biztanle baino gehiago ditu eta estatuko ekonomia eta gobernuaren erdigune da hiria. Gaur egun herrialdean bizi den biztanleriaren bi heren baino gehiago Reykjavik eta inguruko gune metropolitarrean bizi da.


Reykjavik hiria sortu zutenean, berehala, uharteko komertzio, populazio eta gobernuko aktibitateen erdigunea bilakatu zen. Gainera gaur egun Islandiako Unibertsitatea eta uharteko aktibitate ia denak bertan gauzatzen dira.

Gaur egun, Reykjavik Eskualdeak 200.000 biztanle ditu hiriburua eta inguruko metropoliaren biztanleria batuz. Modernizatutako herrialde baten hiriburua da, eta beharrezko zerbitzuez guztiz hornituta dago. Bere kokapenagatik, neguan bakarrik 4 orduko argia dago eta udan aldiz, ez da eguzkia ezkutatzen ia. Azkenengo urteetan biztanleria asko hazi da eta inguruneko industriak eta komertzioak ere hazkunde nabaria sumatu dute.

Hiriak energia geotermikoa erabiltzen du, eta Islandia energia mota honen erabiltzaile nagusiena da.

Historia

Ingólfur Arnarson 874. urtean gaur egun Reykjavík hiria dagoen eskualdera lehen iritsi zen gizona dela uste da, Landnámabók liburuak dioenez honek masta uretara bota eta hau finkatuta geratu zen lehenengo tokian herria sortu zuen. Bertako baporeen ondorioz Reykjavík izena hartu zuela uste da (islandieraz Bapore Badia). Reykjavík ez da herria bezala kontsideratzen XVIII. menderarte izan ere, baserri batzuk baina ez zeuden eskualde hartan. Danimarkarrak Islandian industria sartzen saiatu ziren mende hartan, uhartea modernizatzeko asmoz. 1752. urtean hain zuzen Danimarkako erregeak Reykjavík zegoen eskualdean hainbat etxe eraikitzen hasi zen kotoia bertan gordetzeko. Bertako beste manufaktura batzuk arrantza, sulfuroaren extrakzioa, nekazaritza eta ontzigintza izan ziren.

 
Antzinako Reykjavík

1786. urtean Danimarkako koroak bertako komertzioa ezeztatu zuen eta eskualde hartan sei herri sortzeko baimena eman zuten, haietako bat Reykjavík. Hala ere, komertziorako hainbat arazo zeuzkaten daniarrek dena kontrolatzen baizuten. Azkenik, 1880. urtean islandiar komertzioa zabaltzen hasi zen. XIX. mendean nazionalisten mugimenduak biztanleak erakarri zituen eta Islandiaen independentzia nahiak zabaltzen hasi zien. Reykjavík, Islandiako herri bakarrenetakoa eta handiena zenez hiriburu bezala aukeratu zuten, eta ideia hauen erdigune bilakatu zen. Mugimendulariak bazekiten Reykjavík gogor eutsi behar zuela hauen helburua lortzeko eta hiriarentzako oso garrantzitsuak izan ziren urte haiek, bere garapenerako batez ere. 1845. urtean Alþingi berriro irikia izan zen Reykjavík hiriburuan hain zuzen. Nahiz eta legezko batzarra ez izan, Danimarkari uhartean ebatzi behar zituen arazoei buruz berri ematen zuten. Hurrengo urteetan Islandiak independentzia osoa lortu zuen, konstituzio eta guzti, eta Reykjavík legezko hiriburu bilakatu zuten Alþingi batzarra bertan aurkitzen zelako. 1920 eta 1930eko hamarkadetan arrantza industria Reykjavík-en nagusitu egin zen, bakailaoa arrain nagusia izanik. Baina 1929ko krisialdiak eragina izan zuen eta biolentzia gailendu zen uharte osoan.

1940ko maiatzaren 10an gerrako 4 itsasontzi iritsi ziren hiriburura, baina biztanleak izugarrizko lasaitua hartu zuten naziak ez zirela egiaztatuz aliatuak baizik, britaniarrak hain zuzen eta hauek herrialdea okupatzea lortu zuten inolako biolentzia zantzurik gabe. Britaniarrek herrialdea okupatzera behartuak izan ziren, izan ere Islandiako gobernuak neutral bezala izendatu zen, nahiz eta hauek aliatuen alde agertu. Hurrengo urteetan amerikarrek eta britaniarrek hainbat base-militar eraiki zituzten uhartean zehar, eta bertan aurkitzen ziren soldadu kanpotarren kopuruak Reykjavík hiriko biztanle-kopuruarena baino altuagoa zen. Okupazioaren alde ekonomikoak onuragarriak izan ziren hiriarentzako izan ere krisialdia ahazten lagundu eta arrantza eskariak hazi egin ziren. Gainera, Aliatuek Reykjavík hiriburuko aireportua, gaur egun oraindik erabilgarria dena, eta Keflavíkeko Aireportu Internazionala ere eraiki zuten, hiriburutik 50 kmra. 1944ko ekainaren 17an Islandiako Errepublika sortu zen Reykjavík-en eta bozketen bidez lehenengo presidentea aukeratua izan zen, Sveinn Björnsson hain zuzen. Gerra ondorengo urteetan, Reykjavík-en izugarrizko garapena gertatu zen. Nezkazariak hiria biztanletzen hasi ziren, batez ere nekazal-teknologian lortu zuten aurrerakuntzagatik. Reykjavík hirira emigratzen zutenak, batez ere gazteak ziren "Reykjavík hiriko Ametsa" betetzera, eta denborarekin hiriburua umeen hiria bihurtu zen. 1972. urtean Reykjavík-en Munduko Xake Txapelketak leku hartu zuen. Azkenengo bi hamarkadetan Reykjavík asko aldatu da, hiriburu garatuenetako bat izanez, munduko hiri garrantzitsuenetarikoa izatea lortuz eta hainbat pertsonaia famatuen berezko hiria izan Björk abeslariarena adibidez.

Photographies by:
Bjørn Giesenbauer - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
879
Statistics: Rank
122520

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
372685194Click/tap this sequence: 5412

Google street view

Where can you sleep near Reykjavik ?

Booking.com
490.898 visits in total, 9.209 Points of interest, 405 Destinations, 83 visits today.