Ainu

Ainu (japonieraz: アイヌ) , baita aynu, aino (japonieraz: アイノ) eta testu historikoetan Ezo (japonieraz: 蝦夷) ere, Japoniako Hokkaido eta Errusiako Sakhalin eta Kuril uharteetan bizi diren tribu ehiztari eta arrantzale batzuei ematen zaien izena da. Jatorriz paleo-siberiarrak dira. Ainu hitzak «gizona» esan nahi du.

Historikoki, ainueraz eta antzeko hizkuntzez aritzen ziren, baina egun gutxi dira arbasoen hizkuntza egiteko gai direnak. Japoniar yamatoen akulturazioak haien kopurua gutxitu zuen. Hori dela eta, nahiz eta ofizialki 25.000 inguru izan, litekeena da 200.000 inguru izatea.

Destinations