秋葉原

( Akihabara )

Akihabara (japonieraz: 秋葉原) Tokion dagoen Chiyoda auzoko barrutia da, batez ere Akihabara Electric Town (japonieraz: 秋葉原電気街, Akihabara Denki Gai) eremuagatik ezaguna.

Historia

Aintzina batean Edo-ren ipar-mendebaldeko harresian kokaturik zegoen herria izan zen eta ondorioz merkatari eta artisauak biltzen ziren bertan, bai eta klase baxuko samuraiak ere. Tokiok izan ohi zituen suteetako batean, 1869an, ingurua erabat erre zen eta jendeak herria berriz altxatzea erabaki zuen Chinkasha (su-hiltzailea) kaperaren ondoan, etorkizunetako suteetatik babestuko liekeen ustetan. Akiba zen bertako jainkoa eta eremuak Akibagahara izena hartu zuen ("udazkeneko hosto erorketa"), gero "Akihabara" bilakatu zena.

1890an tren geltokia ezarri zen bertan eta merkatua handitu egin zen. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo gobernuaren ahultasuna aprobetxatuz merkatu beltza asko handitu zen Akihabaran. Aparatu elektrikoen boom-a iritsi zen eta Electric Town ezizena hartu zuen. 80. hamarkadan informatikak ordezkatu zituen etxetresna eektrikoak eta honekin batera otaku kultura iritsi zenean anime, manga eta bideo-jokoak nagusitzen hasi ziren.

Photographies by:
Jmho - CC0
Statistics: Position
2445
Statistics: Rank
50519

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
623789451Click/tap this sequence: 7157

Google street view

Where can you sleep near Akihabara ?

Booking.com
490.904 visits in total, 9.209 Points of interest, 405 Destinations, 89 visits today.