حضارة قرطاجية ( Antzinako Kartago )

Antzinako Kartago (fenizieraz: 𐤒𐤓𐤕 𐤇𐤃𐤔𐤕Qart-ḥadašt, "hiri berria") zibilizazio semitar bat izan zen, Kartagoko hiri-estatu feniziarrean zentratuta, Ipar Afrikan dagoen Tunisko golkoan kokatua, gaur egungo Tunisen kanpoaldean.

K.a. 814. urtean sortu zen Hasiera batean Libanon dagoen Tiroren dependentzia bat izan zen, baina K.a. 650a inguruan independentzia eskuratu zuen eta Mediterraneoan zehar hegemonia eskuratu zuen, Ipar Afrikan eta gaur egungo Espainian ezarritako hiriekin. Botere hau K.a. III. mendearen inguruan bukatu zen.

Hiriaren momenturik gorenean Mediterraneoko mendebaldean zegoen komertzio eta botere politikorako gune nagusietako bat zen. Erromatar errepublika eta Siziliako kolonia greziarrekin tentsioak izan zituen kanpo politikari dagokionez, eta askotan gertatu ziren aipatuen kontrako gatazka armatuak. Afrika iparraldeko berebereekin ere izan zituen istiluak.

Destinations