Context of Hego Sudan

Hego Sudan, ofizialki Hego Sudango Errepublika (ingelesez: Republic of South Sudan), Ekialdeko Afrikako estatu burujabea da. Sudan du iparraldean, Etiopia ekialdean, Kenya, Uganda eta Kongoko Errepublika Demokratikoa hegoaldean eta Afrika Erdiko Errepublika mendebaldean. 644.329 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 12,2 milioi biztanle zituen 2016an. Hiriburua Juba da.

Hego Sudan Sudango Errepublikaren zati izan zen, 2011ko uztailaren 9an independizatu zen arte. Izan ere, 1956an, Sudango Errepublika sortu zenean, iparraldeko arabiar musulmanen mende geratu ziren hegoaldeko herri nilotikoak, erlijioz kristau eta animistak zirenak. Bi alde horien arteko gatazkak garai modernoetan Afrikan izan den gerrarik luzeena eragin zuen; Sudango Lehen Gerra Zibila 1955-1972 bitartekoa izan zen, eta bigarrena 1983-2005 bitartekoa. Gerra 2005eko bake akordioarekin amaitu zen eta, hitzarmenean bildu bezala, 2011n egindako burujabetzari buruzko...Irakurri gehiago

Hego Sudan, ofizialki Hego Sudango Errepublika (ingelesez: Republic of South Sudan), Ekialdeko Afrikako estatu burujabea da. Sudan du iparraldean, Etiopia ekialdean, Kenya, Uganda eta Kongoko Errepublika Demokratikoa hegoaldean eta Afrika Erdiko Errepublika mendebaldean. 644.329 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 12,2 milioi biztanle zituen 2016an. Hiriburua Juba da.

Hego Sudan Sudango Errepublikaren zati izan zen, 2011ko uztailaren 9an independizatu zen arte. Izan ere, 1956an, Sudango Errepublika sortu zenean, iparraldeko arabiar musulmanen mende geratu ziren hegoaldeko herri nilotikoak, erlijioz kristau eta animistak zirenak. Bi alde horien arteko gatazkak garai modernoetan Afrikan izan den gerrarik luzeena eragin zuen; Sudango Lehen Gerra Zibila 1955-1972 bitartekoa izan zen, eta bigarrena 1983-2005 bitartekoa. Gerra 2005eko bake akordioarekin amaitu zen eta, hitzarmenean bildu bezala, 2011n egindako burujabetzari buruzko erreferendumean, hegoaldeak burujabea izango zela erabaki zuen. Ekonomiaren aldetik ere garrantzi handikoa izan zen banaketa, Hego Sudanek Afrikako petrolio baliabide aberatsenetakoak baititu. 2013ko abenduan, etnien arteko liskarrak eta interes ekonomikoak zirela eta, gerra zibila piztu zen.

2 things to do in Hego Sudan

Where can you sleep near Hego Sudan ?

Booking.com
491.112 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 11 visits today.