Context of Kongoko Errepublika Demokratikoa

Kongoko Errepublika Demokratikoa (frantsesez: République démocratique du Congo, kikongoz: Repubilika ya Kongo Demokratiki, swahiliz: Jamhuri ya Kidemokrasia ya Kongo, lingalaz: Republíki ya Kongó Demokratíki, tshiluberaz: Ditunga dia Kongu wa Mungalaata), batzuetan Kongo-Kinshasa deitua, Erdialdeko Afrikako estatu burujabea da. Afrika Erdiko Errepublika eta Hego Sudanekin du muga iparraldean, Uganda, Ruanda, Burundi eta Tanzaniarekin ekialdean, Zambia eta Angolarekin hegoaldean, eta Kongoko Errepublika, Kabinda (Angola) eta Ozeano Atlantikoarekin mendebaldean. 2.345.409 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 91,9 milioi biztanle zituen 2019an. Kinshasa da hiriburua eta hiri nagusia.

Afrikako herrialderik zabalenetan bigarrena da, Aljeriaren ondotik, eta zatirik handienean Kongo ibaiaren arroan kokaturik dago. 200 etnia baino gehiago bizi dira bertan, gehienak bantuak. Fran...Irakurri gehiago

Kongoko Errepublika Demokratikoa (frantsesez: République démocratique du Congo, kikongoz: Repubilika ya Kongo Demokratiki, swahiliz: Jamhuri ya Kidemokrasia ya Kongo, lingalaz: Republíki ya Kongó Demokratíki, tshiluberaz: Ditunga dia Kongu wa Mungalaata), batzuetan Kongo-Kinshasa deitua, Erdialdeko Afrikako estatu burujabea da. Afrika Erdiko Errepublika eta Hego Sudanekin du muga iparraldean, Uganda, Ruanda, Burundi eta Tanzaniarekin ekialdean, Zambia eta Angolarekin hegoaldean, eta Kongoko Errepublika, Kabinda (Angola) eta Ozeano Atlantikoarekin mendebaldean. 2.345.409 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 91,9 milioi biztanle zituen 2019an. Kinshasa da hiriburua eta hiri nagusia.

Afrikako herrialderik zabalenetan bigarrena da, Aljeriaren ondotik, eta zatirik handienean Kongo ibaiaren arroan kokaturik dago. 200 etnia baino gehiago bizi dira bertan, gehienak bantuak. Frantsesa da hizkuntza ofiziala, baina hizkuntza eta dialekto ugari mintzatzen dira; horietako lau nazio hizkuntzatzat harturik daude: lingala (lingua franca), swahilia, kikongoa eta tshilubera.

Baliabide naturalei dagokienez, Afrikako eta munduko herrialde aberatsenetakoa da. Oparotasun natural hori, ordea, bedeinkapena baino gehiago zigorra izan da. Garai kolonialean, Belgikako errege Leopoldok haren jabetza pribatua balitz bezala agindu zuen. Agintariek helburu bakarra zuten: mineralak ustiatu esklaboen lan eskua erabiliz. 1960an independentzia lortu zuenetik, formalki gutxienez hiru gerra zibil pairatu ditu herrialdeak, baina gobernu zentralaren eta hainbat miliziaren arteko gatazkak etengabeak izan dira. Gerra hauspotzeko erabili dituzte talde armatuek mineral preziatuak, eta gobernu ustel, nazioarteko multinazional eta gerraren jauntxo ugari erakarri dituzte. Kongoko Bigarren Gerrak (1998-2003) 5,4 milioi pertsona baino gehiago hil zituen, eta ia bi milioi errefuxiatu eragin. Gatazka horiek herrialdea izugarri pobretu dute: 2018an, 189 herrialdetatik 176. postuan zegoen NBEko Giza Garapenaren Indizean.

Where can you sleep near Kongoko Errepublika Demokratikoa ?

Booking.com
491.084 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 125 visits today.