Context of Tamil

Tamil (tamileraz: தமிழர்கள், tamiẓarkaḷ (pluralez), t̪ɐmɪɻɐɾxɐɭ ahoskatua) India aldeko etnia baten izena da, tamilera hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurteko baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta Sri Lankako ipar-ekialdekoak dira.

Erlijioz hinduistak dira gehienak eta badira haien artean jainistak, musulmanak eta kristauak. Tamil herria izan da sanskritodun herrien aurka borrokatu den dravida herri indartsuena. Antzinatean zibilizazio indartsu bat eratu zuten eta merkataritza harremanak izan zituzten antzinako greziar eta erromatarrekin. Chera, Txola, Pandya eta Pallava dinastiek gobernatu zuten luzaroan tamilen lurraldean eta, XIV. mendea baino lehen, Vijayanagar dinastia nagusitu aurretik, aurreramendu handiko kultura garatu zuten....Irakurri gehiago

Tamil (tamileraz: தமிழர்கள், tamiẓarkaḷ (pluralez), t̪ɐmɪɻɐɾxɐɭ ahoskatua) India aldeko etnia baten izena da, tamilera hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurteko baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta Sri Lankako ipar-ekialdekoak dira.

Erlijioz hinduistak dira gehienak eta badira haien artean jainistak, musulmanak eta kristauak. Tamil herria izan da sanskritodun herrien aurka borrokatu den dravida herri indartsuena. Antzinatean zibilizazio indartsu bat eratu zuten eta merkataritza harremanak izan zituzten antzinako greziar eta erromatarrekin. Chera, Txola, Pandya eta Pallava dinastiek gobernatu zuten luzaroan tamilen lurraldean eta, XIV. mendea baino lehen, Vijayanagar dinastia nagusitu aurretik, aurreramendu handiko kultura garatu zuten. Itsasketari trebeak izan ziren, eta Indiako kultura eraman zuten Asiako hego-ekialdeko lurretara. Sri Lanka-ko tamilak bi talde berezitan daude banatuta: Zeilango tamilak uharteko iparraldean bizi dira aspaldidanik eta Indiako tamilak XIX-XX. mendeetan eraman zituzten britainiarrek garai hartako Madras herrialdetik, te sailetan lan egiteko. Zeilango tamilek gerrilla indartsu bat eratu dute XX. mendeko azken laurdenean Sri Lanka-ko zingalesen aurka, Tamil errepublika burujabe baten alde.

Where can you sleep near Tamil ?

Booking.com
493.665 visits in total, 9.222 Points of interest, 405 Destinations, 18 visits today.