ქართული ენა ( Georgiera )

Georgiera edo kartveliera Georgiako hizkuntza ofiziala da. Herrialde horretan, biztanleen % 83ren lehen hizkuntza da, eta beste 500.000 bat lagunek mintzatzen dute Georgiatik at. Alfabeto berezi batez idazten da, georgiar alfabetoaz, hain zuzen.

Georgierari kartveliera izena ere ematen zaio, georgiera eta hizkuntza hego-kaukasoarrak nahasiz, kartveliar hizkuntza hego-kaukasiar guztiei emaniko izena baita.[erreferentzia behar] Georgiera hizkuntza horien erreferente literario ia bakarra da, hala ere. Kivrulia, juduek hitz egiten duten aldaera, 20.000 lagunek mintzatzen dute Georgian, eta 65.000k handik kanpo (Israelen, batez ere).

Idazteko georgiar alfabetoa erabiltzen da, hiru aldaera dituena: asomtavruli, nuskhuri eta mxedruli.

Gaur egungo hizkuntzalaritzan oinarrigabetzat baztertu da dene-kaukasoar hizkuntzen hipotesia, georgiera euskararen jatorri berekotzat jotzen zuena.

Destinations