故宫

( Hiri Debekatua )

Hiri Debekatua (txinera tradizionalez: 紫禁城; pinyinez: Zǐjìn Chéng, euskaraz: «Hiri Gorrindol Debekatua») Txinako enperadore-enperatrizen jauregia izan zen, Ming dinastiaren garaitik eta Qing dinastiaren azkenera arte, hots, 1420tik 1912 arte. Gotorlekua da, 8 metro garai den harresi batek inguratua. Antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dago, eta gaur egun Jauregi Museoaren (txinera tradizionalez: 故宫博物院; pinyinez: Gùgōng Bówùyùan) egoitza da. Hiri Debekatua Txinako enperadore-enperatrizen eta haien familien bizileku izan da, bai eta Txinako gobernuaren zeremonia eta politika arloko erdigunea ere, ia 500 urtez.

Gaur egun, txinatar subiranotasunaren eta Pekingo hiriaren ikurra da, eta Txinako Herri Errepublikako zigiluetan agertzen da. Munduko erakargarri turistikorik handienetakoa da.

Photographies by:
anonymous - Public domain
Statistics: Position
104
Statistics: Rank
446820

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
695371482Click/tap this sequence: 3694

Google street view

Where can you sleep near Hiri Debekatua ?

Booking.com
490.727 visits in total, 9.208 Points of interest, 405 Destinations, 14 visits today.