Context of Mesoamerika

Mesoamerika Ameriketako eskualde geografiko eta kultural bat da, bere barnean hartzen dituena Mexikoren hegoaldeko erdia, Belize, Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua eta Costa Rica. Hor, kolonaurreko zibilizazio ugari garatu eta loratu ziren, XVI. eta XVII. mendeetako espainiarren kolonizazioa baino lehen.

Eskualde kultural honetan Ameriketako kultura konplexuenetakoak eta garatuenetakoak daude, hala nola olmekak, zapotekak, teotihuacanekoak, maiak, mixtekak, totonakak eta aztekak. Nahiz eta mesoamerikako herrien kultura-batasuna eztabaidagai izan oraindik ere, guztiek ezaugarri garrantzitsuak elkarbanatzen dituzte: nekazaritzan oinarritutako ekonomia, artoaren landaketa, bi egutegiren erabilera (260 eguneko errituala eta 365 eguneko zibila), giza sakrifizioak, harri-teknologia eta metalurgia eza.

Mesoamerika hitza (grezierazko μέσος [mesos] "tarte" edo "erdi") Paul Kirchhoff etnologo alemaniarrak sortu zuen 1943an, Mexiko erdialdetik Costa Ricara ...Irakurri gehiago

Mesoamerika Ameriketako eskualde geografiko eta kultural bat da, bere barnean hartzen dituena Mexikoren hegoaldeko erdia, Belize, Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua eta Costa Rica. Hor, kolonaurreko zibilizazio ugari garatu eta loratu ziren, XVI. eta XVII. mendeetako espainiarren kolonizazioa baino lehen.

Eskualde kultural honetan Ameriketako kultura konplexuenetakoak eta garatuenetakoak daude, hala nola olmekak, zapotekak, teotihuacanekoak, maiak, mixtekak, totonakak eta aztekak. Nahiz eta mesoamerikako herrien kultura-batasuna eztabaidagai izan oraindik ere, guztiek ezaugarri garrantzitsuak elkarbanatzen dituzte: nekazaritzan oinarritutako ekonomia, artoaren landaketa, bi egutegiren erabilera (260 eguneko errituala eta 365 eguneko zibila), giza sakrifizioak, harri-teknologia eta metalurgia eza.

Mesoamerika hitza (grezierazko μέσος [mesos] "tarte" edo "erdi") Paul Kirchhoff etnologo alemaniarrak sortu zuen 1943an, Mexiko erdialdetik Costa Ricara hedatzen ziren kulturen antzekotasunak izendatzeko.

Where can you sleep near Mesoamerika ?

Booking.com
493.446 visits in total, 9.222 Points of interest, 405 Destinations, 14 visits today.