Context of Istanbul

Istanbul (turkieraz: İstanbul, eta bizantziar garaian grezieraz hasieran Bizantzio eta gero Konstantinopla), Turkiako hiririk handiena da, bai eta Europako handienetako bat ere, 12.782.960 biztanle baitzituen 2009an. Gainera, lur eremu handia hartzen du, munduko 5. udalerri handiena baita. Istanbul probintziako hiriburu administratiboa da.

Hiriaren historia luzean, hiriburu izan da sarritan: Erromatar Inperioa (330-395), Bizantziar Inperioa (395-1204 eta 1261-1453), Latindar Inperioa (1204-1261) eta Otomandar Inperioa (1453-1922). Horren ostean, Turkiako Errepublika berriaren hiriburua Ankarara eraman zen. 2010ean, Istanbul Europako kultura hiriburu izan zen. Hiriaren gune historikoa UNESCOren gizateriaren ondaretzat sailkatu zuten 1985an.

Hiri zaharra Bosforo itsasartearen hego-mendebaldeko ertzean dago, baina hiri berriak, askoz handiagoa denak, itsasartearen bi aldeak hartzen ditu...Irakurri gehiago

Istanbul (turkieraz: İstanbul, eta bizantziar garaian grezieraz hasieran Bizantzio eta gero Konstantinopla), Turkiako hiririk handiena da, bai eta Europako handienetako bat ere, 12.782.960 biztanle baitzituen 2009an. Gainera, lur eremu handia hartzen du, munduko 5. udalerri handiena baita. Istanbul probintziako hiriburu administratiboa da.

Hiriaren historia luzean, hiriburu izan da sarritan: Erromatar Inperioa (330-395), Bizantziar Inperioa (395-1204 eta 1261-1453), Latindar Inperioa (1204-1261) eta Otomandar Inperioa (1453-1922). Horren ostean, Turkiako Errepublika berriaren hiriburua Ankarara eraman zen. 2010ean, Istanbul Europako kultura hiriburu izan zen. Hiriaren gune historikoa UNESCOren gizateriaren ondaretzat sailkatu zuten 1985an.

Hiri zaharra Bosforo itsasartearen hego-mendebaldeko ertzean dago, baina hiri berriak, askoz handiagoa denak, itsasartearen bi aldeak hartzen ditu: europarra (Trazia) eta asiarra (Anatolia). Izan ere, bi kontinentetan dagoen metropoli bakarra da munduan.

Phrasebook

Kaixo
Merhaba
Mundua
Dünya
Kaixo Mundua
Selam Dünya
Eskerrik asko
Teşekkürler
Agur
Güle güle
Bai
Evet
Ez
Numara
Zelan zaude?
Nasılsınız?
Ondo, eskerrik asko
İyiyim teşekkürler
Zenbat da?
Ne kadar?
Zero
Sıfır
Bat
Bir

Where can you sleep near Istanbul ?

Booking.com
491.075 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 81 visits today.