Galata Kulesi

( Galata dorrea )

Galata dorrea (turkieraz Galata Kulesi, antzina latinez Christea Turris, "Kristoren dorrea") Istanbulen dagoen Erdi Aroko dorre bat da, genovarrek Galata auzoan eraikia, Urrezko Adarraren iparraldean. Hiriko ikur nagusitako bat da, kono itxurako estalkiak zeruertzean ageri delako eta, gainera, bertatik hiri historikoaren ikuspegi zabala duelako.

Historia
 
Dorrea 1875-1895 inguruan (egilea: J. Pascal Sébah). Dorreak kupula bat zuen garai honetan, 1875ko ekaitzaren ondoren eraikia. Egungo estalki konikoa 1965 eta 1967 arteko zaharberritzean eraiki zen, antzina izan zuen itxuran oinarritua.

Dorrea Christea Turris izenarekin eraiki 1348an, Konstantinopoliseko genovar kolonian. Genovarren Galata gotorlekuaren erpin bat zen. egungo dorrea ez da nahastu behar Galata dorre zaharrarekin, bizantziarrek eraikia eta Megalos Pirgos izenekoa, Urrezko Adarraren sarrera kontrolatzen zuen katearen iparraldeko muturrean kokatua zegoena. Dorre hau beste kokapen batean zegoen eta ia guztiz suntsitu zen 1204ean Laugarren Gurutzadan.

Dorrearen goialdea, kono itxurako estalkiduna, hainbat alditan itxuraldatu zen Otomandar Inperioaren garaian, suteak atzemateko dorre bezala erabiltzen zena, batez ere 1717tik aurrera.

Evliya Çelebi otomandar historialari eta bidaiariaren arabera, 1630-1632 inguruan Hezarfen Ahmet Çelebi-k bertatik hegaldatu zen eta Bosforoaren beste aldeko Üsküdar hirian lurreratu (6 km harago), hegal artifizialak erabiliz[1].

1794an, Selim III.aren agintaldian, sute batek berunezko eta zurezko estalkia eta barneko eskailerak kiskali zituen. 1831n beste sute batek eraikina kaltetu zuen eta berriz zaharberritu zuten. 1875an, ekaitz batean, estalki konikoa suntsitu zen, eta ia ehun urte igaro arte ez zen berreraiki, 1965-1967an. Garai hartan, dorrea guztiz zaharberritu zen eta barneko zurezko egitura kendu eta hormigoizkoa ipini zen, eta bisitentzako ireki egin zen.

Otomandar garaian egindako ikuspegi panoramikoa (Sébah & Joaillier, 1880)[2]. 
Otomandar garaian egindako ikuspegi panoramikoa (Sébah & Joaillier, 1880)[2].


Evliya Çelebi (1611-1682). Seyahatname. Istanbul: Yapı Kredi Kültür Sanat Yayıncılık (2003), 318 or.Panorama of Constantinople, Taken from the Galata Tower (Kongresuaren Liburutegia). 2010-12-03.
Photographies by:
Statistics: Position
204
Statistics: Rank
302216

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
473695182Click/tap this sequence: 3928

Google street view

Where can you sleep near Galata dorrea ?

Booking.com
491.309 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 54 visits today.