Σαμοθράκη

( Samotrazia )

Samotrazia (grezieraz: ΣαμοθράκηSamothraki) Greziako ipar-ekialdeko uhartea da. Egeo itsasoaren iparraldean dago, Hebroseko nomo edo departamenduan, Trazia eta İmroz uhartearen artean. 180 km2 ditu, eta 2.723 biztanle (2005). Hiri nagusia, Samotrazia, ipar-mendebaleko kostaldean dago. Uharte menditsua da (Fengari mendia, 1.600 m). Laborantza eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Historia

K.a. VIII. mendean Samosko kolonoak bertara heldu zirenean, Traziako Samos izena hartu zuen uharteak. Erdi Aroan bizantziarren, genoarren eta turkiarren mende egon zen.

 
Kamariotissa herria.

1863. urtean bertan aurkitu zuten Samotraziako Garaipena izenaz ezagutzen den marmolezko eskultura (K.a. III-II. m.). Emakume hegalduna irudikatzen du, eta K.a. IV. mendearen bukaeran Demetrio I.a Poliorcetesek Salaminan izan zuen garaipenaren omenez eginikoa bide da. Heleniar eskulturaren maisulanetako bat da aipaturiko eskultura (Louvreko museoan, gaur egun).

Photographies by:
Ivan Koev - CC BY-SA 4.0
Zones
Statistics: Position
1103
Statistics: Rank
103121

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
579248361Click/tap this sequence: 6777

Google street view

Where can you sleep near Samotrazia ?

Booking.com
490.796 visits in total, 9.208 Points of interest, 405 Destinations, 83 visits today.