天ぷら ( Tenpura )

Tenpura (japonieraz: 天ぷら edo 天麩羅, tenpura, tempɯɾa ahoskatua) Japoniako sukaldaritzan tipikoa den frijitua da. Arrain-, itsaski- edo barazki-zatiak irin-nahastura berezi batean pasatu eta frijitu egiten dira, eta, gero, soja-saltsan edo beste saltsaren batean blaituta jaten dira. Janari zati bakoitzak mokadu baten tamaina izan behar du, eta oliotan frijitu behar da 180℃z, bizpahiru minutuz bakarrik.

Jatetxe nabarmenetan sesamo olioa edo olio horren nahasketa bat beste batzuekin erabili ohi dute. Zatia ahora eraman aurretik, saltsa (tentsuyu) batean busti ohi da, salda, soja-saltsa eta sake gozoz egina. Horri jengibre-birrindua, errefau-birrindua eta espeziak gehitzen zaizkio.

Destinations