ប្រាសាទ អង្គរវត្ត

( Angkor Wat )

Angkor Wat (khmereraz: អង្គរវត្ត) Kanbodian dagoen XII. mendeko tenplu hinduista eta ondoren budista da, antzinako Angkor hiriburuan eraikia eta munduko monumentu erlijiosorik handientzat jotzen dena (1.626.000 m²). Tenplua Suryavarman II.a Khmer erregeak eraiki zuen Yasodharapuran (khmereraz: យសោធរបុរៈ, gaur egungo Angkor), Khmer inperioaren hiruburuan, estatuko tenplu garrantzitsuena izateko helburuarekin eta, ondoren, bere mausoleoa. Aurreko agintariak Shivaistak ziren, baina Angkor Waten pertsonaia garrantzitsuena Vishnu da. Angkor gunean dauden tenpluetatik egoera onena duena da, eta horregatik denboran zehar aktibitate erlijioso garrantzitsua izan du, lehenengo hinduentzat eta, ondoren, budismoarentzat. Tenpluak khmer arkitekturaren garairik loriatsuenaren adibide gorena da. Kanbodiako ikur bilakatu da, Kanbodiako banderan agertzeraino, eta herrialdeko atrakzio turistiko nagusia da.

Angko...Irakurri gehiago

Angkor Wat (khmereraz: អង្គរវត្ត) Kanbodian dagoen XII. mendeko tenplu hinduista eta ondoren budista da, antzinako Angkor hiriburuan eraikia eta munduko monumentu erlijiosorik handientzat jotzen dena (1.626.000 m²). Tenplua Suryavarman II.a Khmer erregeak eraiki zuen Yasodharapuran (khmereraz: យសោធរបុរៈ, gaur egungo Angkor), Khmer inperioaren hiruburuan, estatuko tenplu garrantzitsuena izateko helburuarekin eta, ondoren, bere mausoleoa. Aurreko agintariak Shivaistak ziren, baina Angkor Waten pertsonaia garrantzitsuena Vishnu da. Angkor gunean dauden tenpluetatik egoera onena duena da, eta horregatik denboran zehar aktibitate erlijioso garrantzitsua izan du, lehenengo hinduentzat eta, ondoren, budismoarentzat. Tenpluak khmer arkitekturaren garairik loriatsuenaren adibide gorena da. Kanbodiako ikur bilakatu da, Kanbodiako banderan agertzeraino, eta herrialdeko atrakzio turistiko nagusia da.

Angkor Watek khmer arkitekturako bi oinarrizko planoak ditu bere baitan: galeriadun tenplua eta mendi-tenplua, dravidiar arkitekturan oinarritua, Jagati bezalako elementu garrantzitsuekin. Meru mendiaren errepresentazioa litzateke, mitologia hinduan deven etxea: kanpoko babes erreten batez inguratuta lehenengo harresiak ditu, guztira 3,6 kilometroko perimetroarekin. Bere barruan hiru galeria laukizuzen daude, bakoitza bestea baino garaiago. Tenpluaren zentroan dorre-kinkunzio bat dago. Angkorreko beste tenpluak ez bezala, Angkor Wat mendebaldera orientatua dago. Berezitasun honen inguruan eztabaida handia dago gaur egun. Tenpluak duen harmonia arkitektonikoa, behe-erliebe eta hormetan dauden devata kopuru izugarria dela eta, admirazio handia sortzen du.

UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1992an, Angkor sailkapenaren barnean.

Historia
 
Suryavarman II.a erregea prozesioan.

Angkor Wat Siem Reap hiri modernotik 5,5 kilometrora dago iparraldean, eta lehenago hiriburuaren zentroa zen Baphuonetik hego-ekialdera distantzia labur batean. Kanbodiako eskualde honetan antzinako egitura ugari daude, eta hau eraiki zenean konplexu nagusiaren hegoaldean egin zen.

Angkor Wat Khmer Inperioaren arkitekturaren adierazgarri nagusia da, lehenengo tenpluak VI. mendekoak izanik[1]. Tenplu erraldoi honen sustatzailea Suryavarman II.a izan zen, 1113tik 1150ra gobernatu zuena, eta boterea lortu zuena garai hartako Dharanindravarman erregea zena hil ondoren, bere gainean salto eginez erregea bere elefantean paseatzen ari zen bitartean. Horregatik, historialari batzuen ustez, tenplu honen tamaina erraldoiak, hein batean, bere erregealdiaren balizko ez-zilegitasuna baliogabetzeko nahiak eragindakoak dira[2].

Kondairak dioenez, erregeak jainkoen atseginerako toki batean kokatu nahi izan zuen tenplua eta, horretarako, ordokian idi bat askatu zuen eta etzaten zen tokian tenplua eraikitzea erabaki zuen[3]. Egia izan ala ez, Suryavarman II.ak antzinako Yasodharapura hiriaren ondoan[4] (sanskritoz "hiri sakratua" esan nahi duena[5]) ezarri zuen tenplua, egungo Siem Riep hiritik kilometro gutxira, eta bere arbasoek bezala, jauregia konplexuaren esparru harresituaren barnean ezarri zuen. Tenpluko lanak, erregea hil ondoren eten ziren eta ez zituzten jarraitu, eta beraz, gunearen eraikuntzak, soilik 37 urte iraun zuen. Tenplua Vishnuri dedikatua zen, eta erregearen estatu tenplu eta hiriburu gisa eraiki zen. Ez da oraindik aurkitu fundazio estelarik ez eta garaian bertan idatzitako inskripziorik, beraz ez dakigu zein den tenpluaren berezko eta jatorrizko izena. Baliteke Varah Vishnu-lok izena hartzea, hau da, "Vishnuren Egoitza Sakratua" jainko nagusiaren omenez. Ematen duenez lanak berehala amaitu ziren erregearen heriotzarekin, behe-erliebeetako batzuk bukatu gabe utziz[6].

1177an, Suryavarman II.aren heriotzetik 27 urtera, chamdarrek arpilatu zuten, gaur egungo Vietnamgo herri bat[7] eta khemerren etsai tradizionala. Handik urte gutxira, Jayavarman VII.a erregearen etorrerarekin, inbaditzaileak kanporatu eta inperioaren mugak zabaldu ziren. Errege garrantzitsu hau, zeinaren erregealdia 1181etik 1220ra hedatu zen[8], hinduismoa utzi eta Mahāyāna adarraren budismora bihurtu zen[7], hiriburu berria hurbil zegoen Angkor Thomen ezarriz, Bayon tenplu berri bezala hartuz.

XIII. mendearen amaieran, Jayavarman VIII.a erregea hinduismora itzuli zen, Jayavarman VII.aren ondarearen zati bat suntsituz eta tenplu hinduista batzuk hobetuz, Angkor Wat barne. Jayavarman VIII.aren oinordekoa Srindravarman izan zen 1295ean, Sri Lankan monje budista ordenatu berri izan zena, eta berriz aldatu zuen inperioaren erlijioa, baina oraingoan budismoko Theravāda adarraren sinesmenak hartuz[9]. XIV. eta XV. mendeen artean, Khmer Inperioak Sri Lankatik Theravada monje budistak jaso zituen, erlijio berrirako tenpluak eraldatuko zituztenak. Garai horretan birmoldatu zen Angkor Wat tenplua, Theravāda gurtzara egokitzeko.

Ez dakigu ziur zergatik utzi zen Angkor: litekeena da Khmer Inperioaren gainbehera izatea arrazoia, nagusiki mongolen (1283)[7] eta siamesen (1369 eta 1431 artean)[10] erasoaldien ondorioz, hiriburuak inbaditzaileekiko zuen gehiegizko hurbiltasuna agerian utzi zutenak, eta, beraz, gobernariek Tonlé Sap aintziraren hegoalderantz abiatu ziren, Phnom Penh eta Udong alderantz. Gainera, kokagune berri horiek Mekongen deltatik eta Txinako itsasotik hurbil egoteak merkataritzarako eta itsas trukerako egoera estrategiko hobea ematen zien, hain garrantzitsua eurialdian lehorreko garraioa ia erabat eteten zen eskualde batean. Epidemien edo goseteen arrazoia ere argudiatzen da (beharbada Erdi Aroko Izotz Aro Txikiak eragindakoak[11]), monarkia bere tronua hegoalderantz mugitzera behartuko luketenak. Edonola ere, Angkor 1432an utzi zuten, eta Loveken ezarri zuten hiriburu berria, egungo Phnom Penh hiriburutik gertu.

Hala ere, Angkor berriz populatua izan zen XVI. mendearen bigarren erdian: 1550ean, Ang Chan erregea (1516-1566) Angkor Thomera joan zen, hiriburua Loveken mantendu zuen arren, eta urte batzuk geroago, 1576an, Satha erregeak gortea Angkorrera eraman zuen berriro[12]. 1594an siamdarrek Kanbodiako inperio ahula konkistatu zuten, eta Angkor behin betiko abandonatua izan zen[7].

Hiriak gainbehera izan arren, monje budistak Angkor Waten geratu ziren. Adibidez, Preah Poan galerian (gurutze formako galeria bat, zeina tenpluaren hirugarren esparruaren sarrera dena) Budaren zurezko, harrizko eta metalezko estatuak aurkitu ziren. Eskultura hauetako batzuk, XVI. eta XVIII. mendeen artean datatuak daude, eta frogatzen dute Angkor Wat tenplua, inguruko beste batzuk ez bezala, sekula utzia izan ez zela. Gainera, tenpluak Kanbodiako mugetatik kanpo oihartzuna izan zuen, aurkitu diren birmanierazko edo japonierazko idazkunek adierazten duten bezala.

(Ingelesez) Angkor Wat. (Noiz kontsultatua: 2010-01-01). Kelly Mcclughan, Sally Aitken, James Wilkes.. (2008). Angkor Wat. AEB: National Geographic (Noiz kontsultatua: 2009-12). (Gaztelaniaz) Toledano, Ruth. (2008). Camboya, templos de esperanza. (Noiz kontsultatua: 2010-01-08).Albanese, "The treasures of Angkor", 151 or.Behnke, "Angkor Wat (Unearthing Ancient Worlds)", 20 or. «Angkor Wat, 1113–1150» The Huntington Archive of Buddhist and Related Art (College of the Arts, The Ohio State University). ↑ a b c d (Ingelesez) Cambodia, Siem Reap The Kingdom Of Angkor. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-01-30) (Noiz kontsultatua: 2010-01-09).Freeman, "Ancient Angkor", p.12Freeman, "Ancient Angkor", 8-13 or. Angkor Wat: la octava maravilla. (Noiz kontsultatua: 2010-01-04). (Ingelesez) Angkor “killed by climate change”. . (Ingelesez) Cambodian architecture: eighth to thirteenth centuries, Parte 3, Volumen 12. (Noiz kontsultatua: 2010-1-9).
Photographies by:
Manfred Werner (talk · contribs) - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
1764
Statistics: Rank
71470

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
574961382Click/tap this sequence: 7254

Google street view

Where can you sleep near Angkor Wat ?

Booking.com
491.005 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 11 visits today.