Salvador

( Salvador da Bahia )

Salvador edo Salvador de Bahia (portugesez izen osoa, São Salvador da Bahia de Todos os Santos), Brasilen iparekialdeko hiria da, Bahiako estatuaren hiriburua. Denbora askoan bere estatuaren izenarekin izendatua izan zen.

Ozeano Atlantikoko kostako penintsula batean dago kokaturik, Bahía de Todos los Santosen ondoan. Recôncavo Baiano hiribilduko zentru eta porturik garrantzitsuena da. 2002an 2.540.000 biztanle zituen, Brasileko hirugarren hiri bihutzen duena populazioaren arabera. Area metropolitarra, handi xamarra, hiriaren iparraldean dago garatuta gehienbat, Lauro de Freitas, Camaçari eta beste hainbat hiri irentsi dituelarik.

Historia

1549 sortu zuen Tomé de Sousak, Brasileko porturik handiena bihurtuz eta koloniako lehen hiriburua, azukrearen industriako eta esklabuen salerosketarako hiriburua. Hiriburua izaten jarraitu zuen 1763 arte, Rio de Janeiroatik aldatua izan zenean. Hiria independentziaren aldeko mugimenduaren base bihurtu zen, 1812an portugaldarrek eraso zutelarik.

Photographies by:
Dejesus - CC BY-SA 3.0
Zones
Statistics: Position
1558
Statistics: Rank
79078

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
278456319Click/tap this sequence: 3739

Google street view

Where can you sleep near Salvador da Bahia ?

Booking.com
491.364 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 34 visits today.