Santiago de Cuba

( Santiago (Kuba) )

Santiago (gaztelaniaz: Santiago de Cuba) Santiago de Cubako probintziaren hiriburua da, Kubako bigarren hiri garrantzitsuena Habanaren ondoren. Uhartearen ekialdean kokatuta Ekialdeko probintzia zenaren hiriburua izan zen eta gaur egun izen bereko probintziaren burua da. Hiriaren fundatzailea Diego Velázquez de Cuéllar izan zen, 1515an, Kuabako lehenengoko zazpi herrien artean. Hernán Cortés konkistatzailea herri berriaren lehenengo alkate izan zen eta Mexiko konkistatzera abiatu zenean handik irten zen. Pánfilo de Narváez konkistatzaile eta esploratzaile ere herritik beraretik Floridako kostaldetara abiatu zen; bidaia hartara Narváez Aintzindari tituluaz eta gobernatzaile tituluaz irten zen baina bidaiak porrot egin zuen eta haren bitartean Narváez hil egin zen.

Santiago Kuba osoko lehenengo hiriburua izan zen. Haren portutik Afrikatik eramandako lehenengo esklabo beltzak sartu ziren uhartean. Horregatik Santiago sustrai espainiarrekin ba...Irakurri gehiago

Santiago (gaztelaniaz: Santiago de Cuba) Santiago de Cubako probintziaren hiriburua da, Kubako bigarren hiri garrantzitsuena Habanaren ondoren. Uhartearen ekialdean kokatuta Ekialdeko probintzia zenaren hiriburua izan zen eta gaur egun izen bereko probintziaren burua da. Hiriaren fundatzailea Diego Velázquez de Cuéllar izan zen, 1515an, Kuabako lehenengoko zazpi herrien artean. Hernán Cortés konkistatzailea herri berriaren lehenengo alkate izan zen eta Mexiko konkistatzera abiatu zenean handik irten zen. Pánfilo de Narváez konkistatzaile eta esploratzaile ere herritik beraretik Floridako kostaldetara abiatu zen; bidaia hartara Narváez Aintzindari tituluaz eta gobernatzaile tituluaz irten zen baina bidaiak porrot egin zuen eta haren bitartean Narváez hil egin zen.

Santiago Kuba osoko lehenengo hiriburua izan zen. Haren portutik Afrikatik eramandako lehenengo esklabo beltzak sartu ziren uhartean. Horregatik Santiago sustrai espainiarrekin batera sustrai afrikarrak azter daitezke.

Photographies by:
Christian Pirkl - CC BY-SA 4.0
Zones
Statistics: Position
4732
Statistics: Rank
21441

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
572148639Click/tap this sequence: 2631

Google street view

Where can you sleep near Santiago (Kuba) ?

Booking.com
491.278 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 23 visits today.